Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Berriak

Añarbeko presak bere Larrialdi Plana osatu du

Datorren ekainaren 18an, presaren eta Ugaldetxo (Hernani) eremuaren artean dauden herritarrei abisatzeko lau sirenak aktibatzeko probak egingo dira.

Sirenez gain, azpiegiturak kontrol zentro bat du, herritarren segurtasuna indartzeko diseinatutako komunikazio sistema erredundante batekin hornitua.


URAk, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Udalak eta Añarbeko Uren Mankomunitateak hitzarmena sinatu dute Donibaneko saneamendua gauzatzeko

Bizkaia plazaren inguruan saneamendu-proiektuaren lehen fasea egitea erabaki dute, 1,46 milioi euroko inbertsioarekin eta obrak egiteko 8 hilabeteko epearekin


Abiatu da Petritegiko edateko uren estazioko autokontsumorako planta fotovoltaikoa

Inbertsioa 717.435 eurokoa da, eta NextGenerationEU Europako funtsetatik datorren % 52ko finantzaketa du.

Instalazioak ura edangarri bihurtzeko eta banatzeko behar den energiaren herena estaliko du, eta urtean 80.000 euro aurreztea ahalbidetuko du kostu energetikoetan.


Lezoko udalak eta Añarbek hitzarmena sinatu dute udalerriko hornidura eta saneamendu sareak hobetzeko

Lehenengo lanak Altamira auzoko saneamendukoak izango dira, milioi bat euroko aurrekontuarekin

Gutxi gorabehera 4 milioi euro gehiago inbertituko dira Añarbeko hornidura sarea Jaizkibel inguruko tokiko hartuneen mende dauden eremuetara zabaltzeko


Top