Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Autosufizientzia energetikoa

Ingurumen-oreka

Energia elektrikoa sortzeko jarduerari esker lortzen da: alde batetik, autosufizientzia energetikoa energia berriztagarriak edo efizienteak erabiliz, ingurumenean oso eragin gutxirekin, eta, gainera, sistema elektrikoan sortzen den elektrizitate soberakina komertzializatzeko aukera, ustiapen-kostuak zerbait murrizteko aukera.

2010-20 denboraldian ekoiztutako energia elektrikoak gainditu du, %13an, hornidurako eta saneamenduko azpiegitura guztietan kontsumitu den argindarra (nabarmentzekoak dira Loiolako araztegia -Añarbe sistemaren energia elektriko guztiaren %66 kontsumitzen du-, Petritegiko EUTE, presa eta ponpaketa-estazioak).

balanza

Energia elektrikoaren ekoizpena eta kontsumoa 2010-20 (MWh-tan)

Ekoizpena
Kogenerazioa 19.786
Hidroelectrikoa 10.278
Fotovoltaikoa 122
GUZTIRA 30.186
Kontsumoa
Saneamendua 21.939
Hornidura 4.724
Zerbitzu orokorrak 59
GUZTIRA 26.722

Datozen urteetan azpiegituren optimizazio energetikoan lanean jarraituko da, eta energia berriztagarriaren edo efizientearen ekoizpena mantendu edo handitzeko.

 

BISITA GIDATUAK

Izan ditzakezun galdera guztiei erantzuteko modu onena zera da, urtero antolatzen ditugun bisita gidatuetan parte hartzea.

Informazio gehiago

 
Top