Ura, bizitza

Ura da planetan dagoen elementurik garrantzitsuena eta oparoena. Urari esker jaiotzen da gaur egun ezagutzen dugun bizitza. Gizakion gorputzean aurkitzen den osagai ezinbestekoa da eta organismoan gertatzen diren prozesu gehienetan parte hartzen du.

Zorionez, gure inguruan ur edangarria eta saneamendua urteko 365 egunetan eta egunean 24 ordutan dugu, baina ba al dakizu ziurtasunez nondik datorren, zein tratamendu jasotzen dituen eta zer gertatzen den hustubidetik joaten den urarekin? Añarbeko Urak-en 100 langiletik gora ari dira lanean uraren zikloaren kudeaketaren zerbitzu publikoa modu profesionalean emateko, ingurumenarekiko errespetu handienarekin.

Presa

Presa

Donostiako Artzain Ona katedralaren altuera berdina du eta 15.000 igerileku olinpikoren edukiera.

Informazio gehiago

Petritegiko arazlekua

Petritegiko arazlekua

Sistemaren bihotza da, segundo bakoitzeko 800 litro ur tratatzen diren lekua da.

Informazio gehiago

Biltegiak

Biltegiak

Ura etxeetara banatzen dute, matxura edo gertakari kasuetan bi eguneko autonomia dute.

Informazio gehiago

Urpeko hustubidea

Urpeko hustubidea

Ur araztua Monpas inguruan itsasora isurtzen da, itsasaldetik 1.200 metrora eta 50 metroko sakontasunarekin.

Informazio gehiago

Loiolako araztegia

Loiolako araztegia

Etxeetako eta industrietako hondakin-urak garbitzen ditu itsasora isuri aurretik.

Informazio gehiago

Lohiak

Lohiak

Arazketa-prozesuan sortzen diren lohiak nekazaritzako labore ezberdinetara zuzentzen dira mantenugai gisa, eta ondorioz ongarri industrialen erabilera gutxitzen laguntzen dute.

Informazio gehiago

    Top