Ura urte osoan bermatua

1977an jarri zen zerbitzuan presa. Mankomunitatea osatzen zuten udalerriko biztanleei urteko edozein arotan edateko ura bermatzea zen helburu nagusia.

Uraldietan uholdeak saihesteko elementu oso garrantzitsua da presa, eta 1999an presaren oinean zentral hidroelektrikoa eraiki zenetik energia elektrikoa sortu daiteke, energia berriztagarria.

Presaren edukiera 37.279.625 m3-koa da, eta modu berezian eta aldi baterako 3.742.963 m3-tan handitu daiteke, gainezkabideko uhateak itxiaz.

Prezipitazioak

Urtegiak jasotzen ditu Añarberen arro isurlearen 64 km2-ko ur-ekarpenak, non aurkitzen diren urteko batez besteko prezipitazio handien duten penintsulako hainbat puntu.

Gainezkabidea

Gainezkabidea

Uhateak ixteak ahalbidetzen du, uraldietan urtegiaren edukiera aldi batez handitzea. Segurtasun-kota lortuz gero, hustutze-emaria aldakorra izan daiteke, urtegiaren betetze-mailaren arabera eta uhateen irekitze graduaren arabera.

Hondoko hustubideak

Hondoko hustubideak

Eskuinekoak 23 m3/s-ko emaria hustu dezake; ezkerrekoak -bi irekidura dauzkanak- 33 m3/s-ko emaria hustu dezake (0 eta 15eko tartearekin, edo zuzenean 33 m3/s).

Emari ekologikoa

Emari ekologikoa

Modu jarraian eta derrigorrezkoa izanik, gutxienez 0,33 m3/s-ko emaria isurtzen da ibaira, presatik beheko uretan Añarbe ibaiaren egoera ona mantentzeko xedearekin.

Zentral hidroelektrikoa

Zentral hidroelektrikoa

Hornidurarako emaria eta emari ekologikoa turbinatzen ditu (gehienez 2,5 m3/s).

Hornidura-emaria

Petritegin dagoen araztegira zuzentzen da bertan tratatua izan dadin.

Añarbe ibaia

Añarbe ibaia

Añarbe ibaiaren gainean dago eraikia Presa, ez Urumea ibaiaren gainean. Beraz, soilik eusten ditu Añarbe ibaiaren arroak jasotzen dituen urak, alegia Urumea arroaren %23a.

  • Prezipitazioak

    Urtegiak jasotzen ditu Añarberen arro isurlearen 64 km2-ko ur-ekarpenak, non aurkitzen diren urteko batez besteko prezipitazio handien duten penintsulako hainbat puntu.

  • Gainezkabidea

    Gainezkabidea

    Uhateak ixteak ahalbidetzen du, uraldietan urtegiaren edukiera aldi batez handitzea. Segurtasun-kota lortuz gero, hustutze-emaria aldakorra izan daiteke, urtegiaren betetze-mailaren arabera eta uhateen irekitze graduaren arabera.

  • Hondoko hustubideak

    Hondoko hustubideak

    Eskuinekoak 23 m3/s-ko emaria hustu dezake; ezkerrekoak -bi irekidura dauzkanak- 33 m3/s-ko emaria hustu dezake (0 eta 15eko tartearekin, edo zuzenean 33 m3/s).

  • Emari ekologikoa

    Emari ekologikoa

    Modu jarraian eta derrigorrezkoa izanik, gutxienez 0,33 m3/s-ko emaria isurtzen da ibaira, presatik beheko uretan Añarbe ibaiaren egoera ona mantentzeko xedearekin.

  • Zentral hidroelektrikoa

    Zentral hidroelektrikoa

    Hornidurarako emaria eta emari ekologikoa turbinatzen ditu (gehienez 2,5 m3/s).

  • Hornidura-emaria

    Petritegin dagoen araztegira zuzentzen da bertan tratatua izan dadin.

  • Añarbe ibaia

    Añarbe ibaia

    Añarbe ibaiaren gainean dago eraikia Presa, ez Urumea ibaiaren gainean. Beraz, soilik eusten ditu Añarbe ibaiaren arroak jasotzen dituen urak, alegia Urumea arroaren %23a.

    Ezaugarri tekniko nagusiak hauek dira:

    • Hormigoia masan eta arku-grabitate motakoa da.
    • Gainezkabidearen eta koronazioaren altuerak 56 eta 63,5 metrokoak dira, hurrenez hurren (kota 100 itsasoaren mailaren gainetik).
    • Hornidurarako bi hargune ditu, 110 eta 122 kotatan, eta bi hustubide hondoan, 23 eta 33 m3/s-ko hustutze-gaitasunarekin.
    • Gainezkabideak 8,40 m-ko zabalera duten hiru bao ditu, Taintor uhateekin.
    • Ortoargazkia

      Ortoargazkia

    • Presaren eraikuntza (1969)

      Presaren eraikuntza (1969)

    • Presaren eraikuntza (1970)

      Presaren eraikuntza (1970)

    • Presaren eraikuntza(1974)

      Presaren eraikuntza(1974)

    • Presaren eraikuntza (1975)

      Presaren eraikuntza (1975)

    • Presaren eraikuntza (1976)

      Presaren eraikuntza (1976)

    • Kontrol-gela

      Kontrol-gela

    • Beheko hustubideen gela

      Beheko hustubideen gela

    • Laginak hartzeko ontzia

      Laginak hartzeko ontzia

    Uraldien kudeaketa: uholdeen aurrean babesa

    Añarbeko presaren helburu nagusia da biztanleriaren ur-hornidura bermatzea, baina uraldietan uholdeetatik babesteko elementu garrantzitsu bat da. Bertan egiten diren maniobrei esker urtegian ur-bolumen handiak gorde daitezke, Urumea ibaia altu dagoenean haiek ibaira iristea saihestuz.

    Normalean eta uraldia ez bada asko luzatzen denboran edo hasiera batean aurreikusten zena baino gehiago irauten ez badu, ur hori askatzen da Urumea ibaiaren maila jaisten denean. Añarbe ibaiaren gainean dago eraikia Presa, ez Urumea ibaiaren gainean; hortaz, soilik Añarbe arrotik datozen ur-ekarpenak gorde ditzake, hau da, Urumea ibaiaren emari totalaren %23.

     

    mapa

     

    Azken urteetan neurri ezberdinak hartu dira, prezipitazio mardulak gertatzen direnean ur-bolumenak gordetzeko presak duen gaitasuna handitzeko:

    • 2014 urtean Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak baimena eman zuen presako gainezkabideko hiru uhateak ixteko, horri esker 3,74 milioi m3-ko aparteko babes-erabilgarria lortu daiteke.
    • Azken urtetan ur-eskariak izan duen beherakadak (%43 1995etik) ahalbidetu du urtegia erabat betetzeari uko egitea, eta urtaroaren arabera babes prebentibo aldakor bat mantentzen da une oro.
    • Prezipitazio mardulak aurreikusten direnean babesa handitu egiten da (pronostikoaren larritasunaren arabera) eurialdi hasi aurretiko egunetan hustutzeak eginez.
    Play

    Añarbeko presa zuzenean...

    Une honetan Añarbe ibaira hustutzen diren emariak.

    Zuzenean ikusi

    Ba al zenekien…1989ko abenduaren 21etik 1990ko maiatzaren 1a bitartean Donostian ur-horniduran mozketak egin behar izan zirela gaueko hamabietatik goizeko seiak arte? Eta Bilbo eta Gasteizen ur-murrizketak 16 hilabete iraun zutela, egunean ia hamabi orduz?

     

    BISITA GIDATUAK

    Izan ditzakezun galdera guztiei erantzuteko modu onena zera da, urtero antolatzen ditugun bisita gidatuetan parte hartzea.

    Informazio gehiago

     
    Top