Erabilera-baldintzak

Indarrean dagoen legeriak eta fede onaren printzipioak -webgunea modu egokian erabiliko duela konprometitzen da erabiltzailea- arautzen dituzte webgune honen sarbide eta erabilera baldintzak. Ez dira onartzen legearen, eskubideen edo hirugarrenen interesen aurkako jarrerak.

www.agasa.eus webgunearen erabiltzaile izateak zera dakar, baldintza hauek irakurri eta onesten direla, hala nola arlo honetan aplikagarri den lege-araudiak izan dezaken baldintza horien hedapena. Arrazoiren batengatik ez bazaude ados baldintza hauekin ez jarraitu webgunea erabiltzen.

Edozein jakinarazpenek eta/edo erreklamaziko balioa izango du, idatziz eta/edo posta ziurtatuz egiten bada.

ERANTZUKIZUNAK

Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, SAk ez du bermatzen www.agasa.eus webgunean jasotzen den zerbitzua eta informazioa legezkoa, fidagarria, erabilgarria, benetakoa edo zehatza denik; beraz, kanpoan uzten ditu edozein erantzukizun, zuzen edo zeharkakoa, edozein motako kalte ordainengatik, Erabiltzaileak izan zezakeen erabilera- edo itxaropen-etsipenarengatik eratorria.

Haatik, Informazioaren Gizarte Zerbitzuen Legearen 11. eta 16. artikuluak kontuan izanik, Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, SAren konpromisoa da: legeri nazionalaren edo nazioartekoaren aurkako eta hirugarrenen eskubideak eta ordena publikoaren aurkako edukiak webgunetik kentzea edo blokeatzea.

Enpresa ez da erantzule izango internautak bere ordenadorean instalatutako softwarearen akats edo konfigurazio txarrengatik gerta daitezkeen kalte-galerengatik. Baztertzen da baita ere, erabiltzaileak internet-era konektatzerakoan izan dezaken gertakari tekniko edo akatsengatik erantzukizunik izan zezakeenik enpresak. Aldi berean, ez da bermatzen etenaldi edo akatsik gertatuko ez denik webgunean sartzerakoan.

Halaber, Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, SArena da bere webgunean jasotzen den informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea, hala nola, edozein unetan haren konfigurazioa edo aurkezpena aldatzea, inolako erantzukizunik gabe.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, SArenak dira argitaratze digitalaren software-ari buruzko eskubide guztiak, hala nola bertan jasotzen diren edukien jabetza intelektuala eta industriala, salbuetsita daude izaera publikoa duten produktu eta zerbitzuena, zeren horiek ez dira enpresa honen jabetzakoak. Egilearen eskubideek babestuak daude, bereziki, webgunean azaltzen diren diseinu grafikoa, jatorrizko kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta gainontzeko elementuak.

Webgune honetan argitaratutakorik ezingo da erreproduzitu, kopiatu edo argitaratu Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, SAren idatzizko baimenik gabe.

Webgunean jasotzen den informazio guztia (iruzkinak, iradokizunak edo ideiak) Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, SAri doan lagatzen zaiola ulertuko da. EZ bidali horrela tratatu ezin den informaziorik.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Baldintza orokor hauek Espainiako legeriak arautze ditu. Webgunearekin edo bertan garatzen den jarduerarekin zerikusia duen edozein auziren aurrean Donostiako Epaitegiak izango dira eskumena dutenak, erabiltzaileak uko eginez legokiokeen beste edozein eskumeni.

Top