Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Banaketa

Banaketako deposituak eta adarrak

Potabilizatua izan den ura Petritegiko EUTEn dagoen ur-deposituan (20.000 m3-ko edukiera) biltegiratzen da.

Depositu honetatik ura lau adarren bidez banatzen da, 700 eta 1.200 mm-ko diametroekin, eta guztira ia 54 km-ko luzerarekin, Mankomunitatearen hamar udalerrietan banaturik dauden hogeita bi EUBBen (Edateko Uraren Banaketa Biltegien) bitartez.

Lurraldean sakabanatuta dauden deposituetan gordetzen da ura, udalek euren udal zerbitzuen bidez eta euren bigarren mailako sarearen bidez etxeetara bideratu arte.

  • Banaketa-hodiak

    Banaketa-hodiak

  • Putzueta EUBB

    Putzueta EUBB

  • Oriabenta EUBB

    Oriabenta EUBB

  • Banaketa-hodiak

    Banaketa-hodiak

  • Orkolaga EUBB

    Orkolaga EUBB

  • Belartza EUBB

    Belartza EUBB

  • Banaketa-biltegiaren barnealdea

    Banaketa-biltegiaren barnealdea

  • Kontrol gunea

    Kontrol gunea

Biltegien sarea

Gaur egungo biltegien sareak (azken urteetan eraikia edo erabat berritua) ur-hornidura bi egun eta erdian bermatzen du, sarearen mozketa edo matxura gertatu ezkero.

 
UdalherriaBiltegiEdukiera (m3)
EUTEn Petritegi 20.000
Donostia Amara 26.000
Putzueta 24.032
Oriaventa 20.594
Mons 20.311
Matía 12.667
Martutene 6.330
Belartza 5.607
Elordin 4.000
Errenteria Abrin 9.582
Gamongoa 6.367
Sabara 1.288
San Marcos 70
Hernani Orkolaga 6.330
Aparrain 50
Lasarte Oria Sasoeta 6.464
Pasaia Alaberga 7.780
Kanpitxo 3.089
Oiartzun Aranguren 6.427
Lezo Darieta 3.189
Amezti 200
Monatxo 150
Elortegi 70
Arriaundi 500
Urnieta Otxotegi 3.926
Goikoetxe 1.500
Oiamar 1.200
Armuntto 550
Lizarratxope 80
Usurbil Larbain 2.452
Astigarraga Astigarraga 3.622
Santiagomendi 254
Ermita 208
GUZTIRA 204.929

 

 

Eskaeraren murrizketa garrantzitsua

Ur eskaera gelditu gabe gutxitzen joan da azken hamarkadetan, bai Añarbeko hornidura-sareetan nola, eta batez ere, udalen sareetan egin diren inbertsioei esker (biltegiak berritu, jarioak ezabatu, hoditeriak berritu, eta abar).

1994. urtean udalei hornitutako bolumena 42.181.326 m3-koa izan bazen, ordutik jaisten joan da eta 2023an 24.373.042 m3-koa izan zen, hortaz, %42 jaitsi da hogeita lau urtetan.

Eskaeraren murrizketa horren ondorioz baliabide naturalen erabilera gutxitu egin da (ez ura bakarrik, baita ere energia, erreaktibo kimikoak, etab.) eta biztanleriaren hornidura bermea, berriz, igo egin da.

arrow download

Hornidura-sarearen mapa

PDF Jaitsi (65 MB)

Ba al zenekien... ur eskaeraren azken urtetako murrizketa Mankomunitatea osatzen duten bi udalerri nagusien (Donostia eta Errenteria) ur-kontsumoaren berdina dela, eta hortaz, ondorioa haien balizko desagertzearen antzekoa dela?

 

URAREN ZIKLO OSOA

Urak egiten duen ibilbidea, Añarbeko urtegian jasotzen denetik, eta behar den bezala araztu ondoren, itsasora isurtzen den arte, Monpas inguruan urpeko isurbide baten bidez eta 50 metroko sakoneran.

Gehiago jakiteko

 
Top