1968. urtetik

“Añarbe ibaiaren urtegiko uren udal mankomunitatea” 1968ko abuztuan sortu zen, edateko ura hornitzeko sistema orokor bat eratzeko xedearekin. Ondoren, hondakin-uren saneamendu eta arazketara zabaldu zen xedea. Zerbitzua hasiera batean zortzi udalerrietara ematen zuen (Donostia buru zela) eta beranduago hamar udalerrietara (Astigarragaren eta Lasarte Oriaren desanexioarekin). Hori da gaur egun mankomunitatea osatzen duten udalerrien kopurua.

Uraren historiari buruzko xehetasun gehiago ikus ditzakezu pdfhemen deskargatu dezakezun “Urak elkartuta-Unidos por el agua” liburuan.

 

Gertaera nagusiak

  • 1899

    1899

    Añabeko uren lehen horniketa

    Ekainaren 29an inauguratu zuen Maria Kristina erreginak Donostiako Alderdi Ederreko lorategian Añarbeko ibaitik ura ekartzeko lehen saioa. Batez ere uda partean gertatzen zen biztanleriaren hazkundeari erantzuteko egin zena.

  • 1919

    1919

    Donostiak Artikutza erosten du

    XX. mendearen hasieran, tifus izurri baten ondorioz 40 pertsona hil ziren Donostian. Kutsaduraren iturria Artikutzan zegoela ikusirik, 1919ko urtarrilean Udalak Artikutzako finka erosten du eta ura kutsa zezakeen edozein jarduera debekatzen du.

  • 1953

    1953

    Enobietako presa

    Enobietako (Artikutza) presa zerbitzuan jartzen da, baina eraikuntzan izandako arazoak zirela medio bere edukiera hasiera batean aurreikusten zenaren erdira geratu zen murriztua.

  • 1960

    1960

    Ubide berri bat: Beheko Kanala

    Ur behar berriei erantzuteko Añarbe ibaia eta Donostiako hiria lotuko zituen ubide berri bat eraiki zen. 1960ko abuztuaren 13an, Francok “Beheko Kanala” inauguratu zuen, zeina gaur egun zerbitzuan dagoen.

  • 1968

    1968

    Mankomunitatearen sorrera

    Mankomunitatea zortzi udalerrik osatu zuten: Donostia, Pasaia, Lezo, Errenteria, Oiartzun, Hernani, Urnieta eta Usurbil. Desanexionatu ondoren Lasarte-Oria eta Astigarraga batu ziren 1987 eta 1989 urteetan, hurrenez hurren.

  • 1976

    1976

    Añabeko Presa: Hornidura-bermea

    Zazpi urte iraun zuten obren ondoren, 1976ko uztailaren 23an, eguerdiko hamabietan, ospatu zen presako “iturria irekitzeko” ekitaldi ofiziala. Hiriko alkatea eta Mankomunitateko presidentea zen Francisco Lasa jaunak ireki zuen pasabidea urak Beheko Kanalera iristeko.

  • 1987

    1987

    “COTA 60” izenarekin ezagutzen den hornidura-sare berria

    1982 eta 1987 urteetan gauzatu ziren hornidura-sare berriaren adar eta ur-biltegi nagusiak, hala nola teleagintearen eta telekontrolaren lehen sistemak.

  • 1989

    1989

    PETRITEGI-ko eute: kalitate-bermea

    1989ko azaroaren 10ean inauguratu zen Petritegiko ur tratamendurako estazioa, eta ordutik aurrera biztanleriari hornitzen zaion edateko uraren kalitatea bermatua dago.

  • 1994

    SANEAMENDUKO ESKEMA OROKORRA

    Irailean onetsi zen Saneamenduko Eskema Orokorra, eta udalen eta beste erakunde batzuen saneamenduko instalazioak Mankomunitatean txertatzeari ekin zitzaion.

  • 1996

    KUDEAKETARAKO ENPRESA PUBLIKOA

    Entitatearen kudeaketan arintasuna irabazteko xedearekin, 1995eko urtarrilean Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, SA sozietate publikoa abian jartzen da, bere jarduera guztiak Mankomunitatearenak direlarik.

  • 1999

    Ura eta energia

    1993. urtean sozietate misto bat eratu zen Energiaren Euskal Erakundearekin eta 1999. urtean lehen zentral hidroelektrikoa zerbitzuan jarri zen, presaren aprobetxamendu elektrikoa burutzeko.

  • 2001

    2001

    MONPAS-EKO URPEKO ISURBIDEA

    Uztailaren 20an inauguratu zen Monpaseko urpeko isurbidea, eskema orokorreko lehen azpiegitura handia.

  • 2005

    2005

    Arazketa

    2005eko uztailean abian jarri zen Loiolako araztegia, udalerrietako hondakin-uren arazketa ahalbidetzen duena. Tratatzen dira baita ere arazketa-prozesuan sortzen diren lohiak.

  • 2016

    2016

    Itsasertz garbia

    Oria Beheko hodi-biltzaileari esker Usurbil eta Lasarte-Oria udalerrietako hondakin-urak Loiolako araztegira eramaten dira. Amaiera ematen zaio hortaz, itsasertz garbi bat lortu ahal izateko saneamenduko eta arazketako azpiegituretan egin den 300 milioi euroko inbertsioari.

  • 2018

    2018

    50 urteurrena

    Urtean zehar jarduera ezberdinak egiten dira, horien artean nabarmentzekoa da Urumea ibaian egiten den “Añarbe Bandera”, bertan parte hartzen dutelarik Gipuzkoako arraun elkarte guztiek, bai emakumezkoen bai gizonezkoen kategorian.

Top